Ekonomia -
Langilearen Eguna
Maiatzaren 1eko manifestazioa elkarrekin egingo dute ELAk eta LABek
Adolfo Muñoz ELAko idazkari orokorrak esan du langilegoaren egoera "oso larria dela", eta horren aurrean "albernatibarik" badagoela.
Erredakzioa
Maiatzaren 1ari begira deialdi bateratua egin dute sindikatu abertzaleek, 7 urteren ondoren. ELAk eta LABek agerraldia egin dute gaur ekimenen inguruko informazioa emateko. STEE-EILASek, EHNEk eta HIRUk gehiengo sindikalak egingo dituen ekimenetan parte hartuko dute.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari orokorrak esan du langilegoaren egoera "oso larria dela", eta horren aurrean "albernatibarik" badagoela.
Elkarrekin 2004ean ospatu zuten azkenengoz maiatzaren lehenengoa sindikatu abertzaleek. Hala ere, egungo egoeraren "larritasuna ikusita", erantzun bateratua emateko beharra ikusi dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko gehiengo sindikalak salatu duenez, langilearia krisia hasi zenean baino "okerrago dago". Elkarrizketa soziala "iruzur hutsa" dela eta politikari eta enpresa buruek aldaketa bat ematea "eragotzi" egiten dutela gaineratu dute.
Maiatzaren 1erako manifestazioa egingo dute Bizkaiko hiriburuan. Goizeko 11:30etan hasiko da, Bilboko Jesusen Bihotzetik. Leloa, ''Euskal langileok gure baldintzak erabaki, badugu alternatiba'' izango da.