Ekonomia -
Aste Santuan
Gasolina litroak marka berri hautsi eta % 0,66 egin du gora
Gasolinak jarraian izan duen hamaikagarren gorakada izan da. Bitartean, gasolioak % 0,46 egin du behera eta litroa 1,302 eurotan kokatu da, urteko bigarren salneurririk garestiena.
Erredakzioa
Gasolina litroak marka berria hautsi du beste behin ere, azken astean % 0,66 garestitu baita, eta 1,363 eurotan kokatu da.
Gasolinak jarraian izan duen hamaikagarren gorakada izan da. Bitartean, gasolioak % 0,46 egin du behera eta litroa 1,302 eurotan kokatu da, urteko bigarren salneurririk garestiena.
Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariko datuen arabera, gasolinak 1,3 euroen muga gainditu zuen otsailaren 28an, baina aste honetan duela zazpi egun ezarritako marka hautsi du, 1,354 euroak, alegia.
Bestalde, gasolioak bere marka hautsi zuen iragan astean, eta aurrenekoz 1,3 euroak gainditu ditu aurten. Hala ere, 2008ko uztailaren 14an hautsitako marka baino % 1,6 merkeago da gasolioa. Orduan litroa 1,329 eurotan saldu zen.