Ekonomia -
Japoniako lurrikara
Toyotak ekoizpena murriztuko du Thailandiako lantegietan
Ohar batean nabarmendu du apirilaren 25etik ekainaren 4ra bitartean Gateway, Banpho eta Samrongeko lantegietan ekoizpena % 50ean murriztu egingo duela, astearteetatik ostegunetara.
Erredakzioa
Toyotak Thailandiako bere lantegietan ekoizpena murriztu egingo duela iragarri du gaur. Iragan martxoak 11an Japonia astundu zuen lurrikara eta tsunamiaren ondorioz, materiala murriztu egin dela argudiatu du bere erabakia azaltzeko.
Munduko autogilerik handienak azaldu duenez, azarora arte ez du bere ekoizpena normalduko. Ohar batean nabarmendu du apirilaren 25etik ekainaren 4ra bitartean Gateway, Banpho eta Samrongeko lantegietan (Bangkok) ekoizpena % 50ean murriztu egingo duela, astearteetatik ostegunetara.
Vudhigorn Suriyachatamont Toyotako presidenteordeak sinatutako testuan, ekainaren hasiera egoera aztertu egingo dutela dio enpresak.
Thailandiako Barne Produktu Gordinaren heren bat autogintzaren enpresatik lortzen da, batez ere Toyota, Honda eta Ford bezalako konpainien etekinei esker. Orotara 300.000 pertsonek lan egiten dute autogintzan Thailandian.