Ekonomia -

Txina

Euskal enpresei laguntzeko bulegoa zabaldu du SPRIk Pekinen

Eusko Jaurlaritzak duela zortzi urte zabaldu zuen Shanghain beste bulego bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinan euskal enpresei laguntzeko egitura zabaldu du Industria Sailak, izan ere, SPRIk bulego berria ireki du Pekinen.

Eusko Jaurlaritzak duela zortzi urte zabaldu zuen Shanghain (Txina) beste bulego bat.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) gaur azaldu duenez, Asiako merkatuan euskal enpresen garapenean laguntzeko interesa du Exekutiboak, izan ere, makina-erremintako eta energia berriztagarrien sektoreak, besteak beste, negoziorako aukera handiak dituzte bertan.

Kataluniaren atzetik, Euskadi Txinara esportatzen duen bigarren erkidegoa dela gogorarazi du SPRIk. Espainiak herrialde horretara egiten dituen esportazioen % 15 EAEtik abiatzen dira. Inportazioetan, Euskadi laugarren lekuan dago, Katalunia, Madril eta Valentziaren atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea