Ekonomia -

Bilboko Aireportua

Vuelingek bosgarren hegazkina jarri eta 1,8 milioi billete eskainiko ditu Bilbon udan

Bilboko Aireportuko lehen aire-konpainia da, eta % 38ko merkatu-kuota du.

Loiuko aireportua, Bilbo
Loiuko aireportua, Bilbo
Loiuko aireportua, Bilbo

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vuelingek, Bilboko Aireportuko lehen aire-konpainiak, hegazkin bat gehiago izango du Loiun. Enpresak 1,8 milioi billete baino gehiago jarri ditu salgai Bilbon uda honetarako, iaz baino % 9 gehiago.

Gainera, aire-konpainiak hiru linea berri estreinatuko ditu Loiutik: bi hegaldi Florentziara eta Coruñara joateko, astean birritan, eta hirugarren bat Portora joateko, astean hirutan. Horrela, Vuelingek 1,8 milioi billete jarri ditu salgai Bilbon uda honetarako, Estatuan zein nazioartean guztira 24 hegaldi zuzen egiteko.

2006an Bilbon lanean hasi zenetik, Vueling aire-konpainiak “hazkunde iraunkorra” izan du, eta bosgarren hegazkin honekin Euskal Herriaren aldeko apustua berresten duela adierazi du.

Loiura bosgarren hegazkina ekarrita, 40 lanpostu gehiago sortuko dira Bilboko Aireportuan, lanpostu zuzenak (pilotuak, eta hegazkineko laguntzaileak) eta zeharkakoak (“handling” eta mantentze lanekin lotutakoak) gehituz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Uda