Ekonomia -

Estatistika institutuko datuak

KPI bi hamarren hazi da, % 3,8 arte, jatekoen igoerak bultzatuta

Hazkunde honen ondorioz, KPIa 2008ko irailetik izandako balorerik altuenera iritsi da. Orduan % 4,5era heldu zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 3,8ra heldu da apirilean, aurreko hilean baino bi hamarren gehiago, batez ere jatekoen, alkoholik gabeko edarien eta antolatutako bidaien igoerek bultzatuta. Datuak Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) eman ditu Espainiako prezioen garapenaren adierazle aurreratuaren bitartez.

Hazkunde honen ondorioz, KPI 2008ko irailetik izandako altuena da. Orduan % 4,5ean zegoen.

Petrolioaren prezioen igoerak goraka jarri du urte hasieratik; % 3,3 igo zen urtarrilean eta % 3,6 otsailean eta martxoan.

Bestalde, kontsumorako prezioen indize harmonizatua % 3,5era iritsi da apirilean; martxoan baino bi hamarren gehiago.

INE kontsumorako prezioen indize aurreratua kaleratzen hasi da KPI harmonizatuan aldaketak egin ondoren. Horien eraginez, bi indizeen arteko aldea handiagoa izango da aurrerantzean

INEk azpimarratu duenez, adierazle aurreratuek informazio orientagarria ematen dute. Beraz, ez dute zertan behin betiko datuekin bat etorri. Datu horiek maiatzaren 12an publikatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea