Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Enpresen sustraitzea bermatzeko Funtsa uztailean jarriko du martxan Jaurlaritzak

Funtsa publiko-pribatua izango da, eta 200-250 milioi euro izango ditu. Basque Research & Technology Alliance eratzeko ekitaldian aurkeztu dute.

Basque Research & Technology Alliance sortzeko ekitaldia. Irudia: EiTB.
Basque Research & Technology Alliance sortzeko ekitaldia.
Euskadiko 16 zentro teknologikoek elkrtea handi bat sortu dute

1:03

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailean jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan sustraituta daudela bermatzeko funts publiko-pribatua. 200-250 milioi euro artean izango ditu, eta dozena erdi bat operazio ikertzen ari da dagoeneko.

Iñigo Urkullu lehendakariak Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoa sortzeko ekitaldian hitz egin du iniziatibari buruz. EAEko ekosistema teknologikoa sustatzeko helburuarekin jaio da BRTA.

Bere hitzaldian, Jaurlaritza enpresak finantzatzeko instrumentuak martxan jartzeko lan egiten ari dela esan du Urkulluk. Zehaztu duenez, uztailean egongo da prest enpresen sustraitzea bermatzeko Funts publikoa.

"Euskal enpresetan partizipazioak hartzea ahalbidetuko diguten aurretiko ikerketak dauzkagu dagoeneko. Horrekin, enpresek lan merkatuan duten lehiakortasuna hobetuko dugu, bertako enpresen eta ekoizleen sarearekin duen sustraitzea eta lotura bermatuz", gehitu du.

Funts publiko-pribatu horretan erakundeek, finantza erakundeek, Mondragonek edo borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeek parte hartuko dute, besteak beste, eta 200-250 milioi euro izango ditu.

Eusko Jaurlaritzaren iturriek esan dutenez, gauzatuz joan litezkeen dozena erdi operazio ikertzen ari dira dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia