Ekonomia -

Euskaltel

Euskaltel EAEn 'errotuta' egon dadin zaintzea eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Jaurlaritzak lasaitasun mezua zabaldu du Euskaltelen etorkizunarekin lotuta, eta baieztatu du kontseilaria aldatzeak ez duela konpainia Euskadirekin lotzen duten estatutuetan eraginik izan behar.

Euskaltel. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Euskaltel EAEn 'errotuta' egon dadin zaintzea eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
Euskaltel. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esku artean dituen bitarteko guztiak erabiltzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, Euskaltelek Euskadin errotuta jarrai dezan, eta enpleguarekiko, ikerketarekiko, aurrerapen teknologikoekiko eta EAEren garapenarekiko dituen konpromisoak berma ditzan.

EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako zuzenketa baten bitartez jaso dute proposamena. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin dira, koalizio abertzaleak aurkeztutako legez besteko proposamena atzera bota baitute. Horrekin, Euskalteleko akzioak erostea eskatu zion EH Bilduk Jaurlaritzari.

Legebiltzarrean, beraz, Euskalteleko aferaz jardun dute gaurko honetan, asteazkenean Jose Miguel Garcia kontseilari delegatu izendatzeak horretaz aritzeko beta eman baitie legebiltzarkideei.

Lasaitasun mezua bidali du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak lasaitasun mezua zabaldu du Euskaltelen etorkizunari lotuta, eta baieztatu du kontseilaria aldatzeak ez duela konpainia Euskadirekin lotzen duten estatutuetan eraginik izan behar.

Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Saileko iturriek Jose Miguel Garciaren izendapenaren harira egin dituzte adierazpenok.

Euskaltelen enpresa batzordea "kezkatuta" dago

Javier del Blanco Euskaltelen enpresa batzordeko presidenteak azaldu du "kezkatuta eta urduri" daudela, enpresan ematen diren aldaketez mintzatu denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak