Ekonomia -

Mondragon taldea

Mondragon taldearen salmentak % 2,7 igo dira

Langileen kopurua 81.837 langileraino igo da.

ULMA taldea Parisko ALL4PACKen. Argazkia: @GrupoULMATaldea
ULMA taldea Parisko ALL4PACKen
ULMA taldea Parisko ALL4PACKen. Argazkia: @GrupoULMATaldea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon taldeko kooperatibek 11.581 milioi euroko salmentak lortu dituzte 2018an, 2017an baino % 2,7 gehiago. Langileen kopurua, aldiz, % 1,2 igo da eta 81.837 langile izatera iritsi dira.

Taldeak aurreko ariketako datuak baloratu ditu, eta 2019ko lehen lauhilekoko jarrera baikorrak "modu onuragarrian" eboluzionatzen duela eta "neurrizko baikortasuna" iradokitzen duela aurreratu du.

Euskal taldeak atzerriko nazioartekotze-prozesuarekin jarraitzen du, 141 filialetan lan egiten duten 14.400 langilerekin. Horrez gain, 1.989 milioi euro inbertitu dituzte kooperatiba guztien artean.

Mondragongo kooperatiba industrialek 5.922 milioiko fakturazio erantsiarekin eta 230 euroko emaitzekin itxi dute 2018a.

Batetik, industrian 8.000 lanpostu berri baino gehiago sortu dituzte; bestetik, nazioartean egindako apustua nabarmentzen da, izan ere, kanpo-salmentak guztiaren % 68a suposatzen du.

Gainera, industriako barne-merkatuko salmentak % 11 igo eta 1.880 milioi eurotan kokatu dira.

Mondragon taldeak berrikuntzarekin hartutako konpromisoa ezagutzaren esparruan egiaztatu daiteke, 494 patente familia baititu eta urtean 175 milioi euro inbertitu baititu I+G garatzeko. 2.081 langile enplegatu ditu sail horretan lanaldi osorako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Mondragon korporazioa Arrasate Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Debagoiena gaur