Ekonomia -

Kontrol-saioa

Zapateroren ustez 'oso datu ona' da apirileko langabeziarena

Bestalde, "demokrata" den aldetik Osama Bin Laden Al Kaidaren buruzagiak "Justiziaren aurrean erantzutea" gustatuko litzaiokeela esan du Gobernuko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentearen ustez "oso datu ona" da apirileko langabeziarena, behera egin baitu % 1,48 aurreko hilearen aldean.

Diputatuen Kongresuan egin duten Gobernuaren kontrolerako saioan Zapaterok azaldu duenez, datu horrek Gobernuak markatutako "joera" eta urteko bigarren seihilekoan langabezia datuak hobeak izango direla baieztatzen du.

Mariano Rajoy PPren presidenteak egindako galderari erantzunez egin ditu adierazpenok Zapaterok. Rajoyren arabera, "onartezina eta kezkagarria" da gazteen langabezia tasa % 45,39an egotea. Gainera, apirileko datua martxokoa baino hobea izatea Aste Santuan izaten diren kontratazioengatik dela esan du.

Bin Laden

Bestalde, Gobernuko presidenteak adierazi du "demokrata" den aldetik Osama Bin Laden Al Kaidaren buruzagiak "Justiziaren aurrean erantzutea" gustatuko litzaiokeela.

Hala ere, "ulergarria" omen da Bin Ladenen ezaugarriak dituen "kriminal" batek horrelako operazio batean hilda amaitzea.

"Bin Ladenek berak bilatutako heriotza" izan dela erantzun dio Zapaterok Gaspar Llamazares IUren diputatuari.

Llamazaresek galdetu dio ea Bin Ladenen "hilketa extrajudiziala" defendatzen jarraitzen duen Gobernuak eman zuen lehenengo iritzian bezala, izan ere, terrorismoaren kontrako borrokan "Estatu terrorismoa" erabiltzea ez dela zilegi esan dio.

Bin Laden hilda dagoela, Afganistanen dituen tropak erretiratuko ote dituen ere galdetu dio IUren buruzagiak presidenteari. Zapaterok erantzun dio Afganistanen "segurtasuna bermatzeko" misioa egiten ari direla eta ez dutela lan hori utziko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea