Ekonomia -
Hamaikagarren igoera
Gasolinak marka berria hautsi du, eta 1,381 eurotan kokatu da
Bitartean, gasolioak % 0,61 egin du behera eta litroa 1,294 eurotan kokatu da, urteko bigarren salneurririk garestiena.
Erredakzioa
Gasolina litroak marka berria hautsi du beste behin ere, azken astean % 1,32 garestitu baita, eta 1,381 eurotan kokatu da. Jarraikako hamaikagarren igoera izan da aste honetakoa.
Bitartean, gasolioak % 0,61 egin du behera eta litroa 1,294 eurotan kokatu da, urteko bigarren salneurririk garestiena.
Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariko datuen arabera, gasolinak 1,3 euroen muga gainditu zuen otsailaren 28an, baina aste honetan duela zazpi egun ezarritako marka hautsi du (1,363 euro).
Bestalde, gasolioak bere marka hautsi zuen orain bi aste, eta aurrenekoz 1,3 euroak gainditu ditu aurten.