Ekonomia -

TR Taldea

2021ean berriro irabaziak izatea espero du Tubos Reunidosek

Arabako enpresak % 65 igo ditu eskaerak abendutik, eta "joera aldaketa bat ikusten" hasi da. Aste honetan zorra berregituratzeko akordioa lortu dute.

Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pixkanakako susperraldia espero du Tubos Reunidosek, 2021ean edo 2022an irabaziak izan arte. Horren oinarria maiatzaren 31ean 128 milioi eurokoa den eskabide-zorroa da. Abendutik % 65 igo da.

Ostegunean Akziodunen Batzarra egin du enpresak, bankuekin 351 milioi euroko zorra berregituratzeko akordioa lortu duen aste berean. Bere hartzekodunetako bat, aldi berean, bere akziodun nagusia da: BBVA, kapitalaren % 14rekin.

Batzarrean, Jorge Gabiola presidenteak eta Carlos Lopez de las Heras zuzendari nagusiak bankuekin hitzartutako negozio plana aurkeztu dute.

Azken ekitaldiak eta aurtengo lehen hiruhilekoak —2019ko lehen hiru hilabeteetan 13 milioi galdu zuen— txarrak izan direla onartu du Gabiolak, baina "joera aldaketa bat ikusten" hasi da.

2019ean EBITDA positibo bat izango dute, baina lehen hiruhilekoaren eraginez, emaitza garbia negatiboa izango da. Hurrengo urteetan horri buelta ematea espero dute, 2021ean edo 2022an mozkinak izan arte.

Estatu Batuetan duten maila mantentzea bilatuko dute altzairu europarrari jarritako muga-zergek jarraitzen duten bitartean, baita taldearen malgutasuna hobetzea eta zorra kudeatzea ere.

Produktuen % 40 Estatu Batuetan saltzen ditu, eta muga-zergek eragin handia dute bere aktibitatean. "Jarraitu egingo dute, eta horiekin bizitzen ikasi behar dugu", onartu du presidenteak. Hala ere, merkatu berriak bilatuko dituzte.

Tubos Reunidosen aurreikuspenen arabera, petrolio eta gas prospekzioek hurrengo urteetan jarraituko dute, eta Estatu Batuetan eskaerak igotzen jarraitzea espero dute.

Malgutasuna hobetzearen eraginez, fabrika bakoitzak —Amurrioko nagusia, Productos Tubularesena Trapagaranen eta beste hiru txikiagoak EAEn eta Estatu Batuetan— "hobekien egiten dakien hori egingo du, kostu txikienean". Gaur egungo langileekin egingo dute hori. 1.300 dira, eta % 98 finkoak dira. Ez da murrizketarik aurreikusten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gorobel magaleko kuadrilla