Ekonomia -

Beste edizio bat

Expovacacionesek eta Expoconsumok 270.000 lagun bilduko ditu BECen

Turismoko eta Aisialdiko azokan 497 erakustoki izango dira eta autonomia erkidego guztiek, 14 herrialdek eta hainbat bidaia agentziak, handizkarik eta bidaia kudeatzailek hartuko dute parte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

700enpresak baino gehiagok parte hartuko dute Bilbao Exhibition Centren (BEC) gaurtik igandera bitartean Expovacaciones eta Expoconsumo 2001 azokan, Jose Miguel Corres BECeko kontseilari delegatuaren hitzetan.

Azokaren beste edizio bati hasiera eman diote eguerdian; Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak hasiera ofiziala zuzendu du. Azoka 11:00etatik 20:30era zabalik egongo da.

Turismoko eta Aisialdiko azokaren 32. edizioan 497 erakustoki izango dira aurten, eta autonomia erkidego guztiek, 14 herrialdek eta hainbat bidaia agentziak, handizkarik eta bidaia kudeatzailek hartuko dute parte; horiez gain, zenbait hotel, apartamentu, garraio konpainia, prentsa berezitu, turismo modalitate ezberdinetako enpresak (landa-turismoa, hiri-turismoa, aktiboa, egoitza-turismoa, naturazkoa, kirolezkoa, golfa lantzekoa edota termala) eta hainbat kirol-portu eta aisialdi parke izango dira.

Expovacaciones azokak Turkia, Tunisia, Egipto, Kuba, Maroko, Argentina, Kroazia, Belgika, Grezia, Portugal, Dominikar Errepublika, Frantzia, Lituania eta Mexikotik ibilbidea egiteko aukera emango du.

Expoconsumo

Expoconsumo azokaren 36. edizioak produktuen eta zerbitzuen katalogo zabal eta bakarra eskainiko du, produktuak ezagutu eta erosteko 79 erakustokirekin.

Egunotan Creamoda Moda Diseinuaren 24. lehiaketa, Creaimagen ileapaindegi eta estetika ibiltokia eta Bilboko Expovino azokaren beste edizio bat ere izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea