Ekonomia -

Uztailaren 1ean, abian

Abian da Bilboko TAO zerbitzuaren udako ordutegia

Datozen bi hilabeteotako larunbatetan ez da TAO zerbitzurik egongo. Uztailaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 23an ere ez da TAO zerbitzurik izango, jaiegunak baitira.

TAO Bilbo. Argazkia: Bilboko Udala.
TAO Bilbo. Argazkia: Bilboko Udala.
TAO Bilbo. Argazkia: Bilboko Udala.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, araututako kaleko aparkalekuen TAO zerbitzuko udako ordutegia uztailaren 1etik eta abuztuaren 31ra bitartean egongo da indarrean.

Horrela, bada, ez da TAO zerbitzurik izango uztaileko eta abuztuko larunbatetan, eta abuztu arratsaldeetan erabiltzaileek ez dute ezer ordaindu beharrik izango, zerbitzua 09:00etatik 13:30era egongo baita martxan.

Gainera, uztailaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 23an ere ez da TAO zerbitzurik izango, jaiegunak direlako. Bestalde, TAO zerbitzua irailaren 2an hasiko da berriro ohi bezala, eta erabiltzaileak artatzeko bulegoa Lertxundi kaleko 12. zenbakian egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Udako albisteak TAO azken ordukoa