Ekonomia -
6.000 euroraino
Gobernuak 6.000 euroko laguntza emango du auto elektrikoak erosteko
Ibilgailu elektriko mota guztiak erosteko diru-laguntza emango du Espainiako Gobernuak, eskaintza sustatzeko.
Erredakzioa
Espainiako Ministroen Kontseiluak ibilgailu elektrikoak erosteko gehienez 6.000 euroko diru-laguntza emango du; laguntza horiek emateko 72 milioi euro ditu Gobernuak.
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteordearen eta Barne ministroaren hitzetan, Gobernuaren planak era guztietako ibilgailu elektrikoak erosteko diru-laguntzak jasotzen ditu, eta eskaintza sustatzea du helburu.
Rubalcabaren esanetan, Gobernuak ibilgailu horiek kargatzeko tarifa sistema berri bat aurkeztu du, gauez energia elektrikoa merkeagoa izateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea