Ekonomia -

Ingurugiroa

12.000 'lanpostu berde' sortuko dira 2020ra arte Euskadin

Lanpostuak "nekazaritzan, energia berriztagarrietan, hondakinen tratamenduan edo birziklapen sektorean" sortuko dituztela azaldu du Pilar Unzalu Ingurugiro sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020ra bitartean, Euskadin 12.000 "lanpostu berde" baino gehiago sortuko dituztela iragarri du Pilar Unzalu Ingurugiro sailburuak Bilbon. Dagoeneko ingurugiroari loturiko 24.000 lanpostu baino gehiago daude EAEn.

''Lanpostu eta Merkatu Berdeak'' izeneko ihardunaldi teknikoetan hitza hartu du Unzaluk goizean, Bilbon. Euskadiko Ingurugiro Industrien Elkarteak, Aclimak eta Ihobe Ingurugiro Kudeaketarako Elkarteak antolatu dituzte hitzaldiak. ''Euskal industriaren papera ekonomia jasangarrian'' izeneko ikerketa egin du Ihobek eta ihardunaldietan aurkeztu dute.

Unzaluk azaldu duenez, ikerketak "EAEko egoeraren diagnostikoa egiten du, dauzkagun sendotasunak eta gaitasunak aztertuz".

Prozesu honen bidez, Euskadin 12.000 lanpostu sortuko dira 2020ra arte, besteak beste, "nekazaritzan, energia berriztagarrietan, hondakinen tratamenduan eta birziklapen sektorean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea