Ekonomia -

EAEko eskola-jantokien gatazka

Sindikatuek eskola-jantokietako greba mantentzea erabaki dute

Patronalarekin bildu dira astearte honetan sindikatuak. Patronalak "negoziazio bidea zabaltzen duen" proposamena aurkeztu die sindikatuei, baina horien aburuz, "oraingoz ez da nahikoa".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta UGT sindikatuek EAEko eskola publikoetako jantokien greba mantentzea erabaki dute; gaur enpresako ordezkariekin bildu ostean ez dute akordiorik lortu, sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez.

Patronalak "negoziazio bide bat zabaldu" du bileran, baina sindikatuen hitzetan, proposamen hori oraingoz "ez da nahikoa".

LAB, ELA eta UGT sindikatuek agiri batean jakinarazi dutenez, gatazkak langileengan eta milaka erabiltzaileengan dituen ondorioetaz konturatzen dira, 23 egun baitaramate greban. Ildo horretan, datozen egunotan "proposamenari buruzko balorazio zehaztuagoa" egingo dutela ohartarazi dute sindikatuek.

4.500 lagunek lan egiten dute azpikontratu batekin EAEko eskola publikoetako jantokietan. Langileek, besteak beste, Hezkuntza Sailan zeregin berdina betetzen lan egiten duten langileekin soldatak parekatzea eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea