Ekonomia -
Greba eguna
Butano-banatzaileek greba eguna dute gaur
Produktuaren balio erreala batzen duen formula bat zehaztea eskatzen dute eta hori egiteko Gobernuak duen "borondate ezaren" aurrean, 500.000 bonbona banatu gabe geratuko dira gaur.
Erredakzioa
Butano-banatzaileek greba eguna dute gaur, izan ere, produktuaren balio erreala batzen duen formula bat zehaztea eskatzen dute eta hori egiteko Industria Gobernuak duen "borondate ezaren" aurrean.
Petroleo Gas Banatzaileen Espainiar Federazioak (FED GLP) eman du grebaren berri agiri baten bidez. Federazio horretan, Repsoleko butano-banatzaileak eta Gas Banatzaileen Elakrte Nazionaleko (Andigas) banatzaileak daude. Azken elkarte honek, Andigasek, Cepsaren langileak ordezkatzen ditu.
Federazioak "Repsolek ezta Administrazioak ezer ez egitea" deitoratu du, horregatik gaur grebara deitu eta 500.000 bonbona inguru banatu gabe geratuko dira, 1,15 milioi euroko galerak sortuz.
Repsol Butanok dionez, "saltzen duen bonbona bakoitzeko diru galtzen ari gara", eta "euren banatzaileekin zuen kontratua hautsi dute". "Gu gara lehenengo kaltetuak ekintza honengatik", adierazi du FED GLPk.
Federazioak azpimarratu du greba Repsol eta Gobernuaren kontrakoa dela, ez bezeroen kontrakoa. Izan ere, bezeroek saltokietan izango dituzte bonbonak eskuragai eta "uneoro informatuta izateko eskubidea dute".