Ekonomia -
Txostena
2011ko langabezia tasa % 20,8an kokatuko dela ohartarazi du BBVAk
Ikerketaren arabera, Espainiak "oso motel" ekingo dio suspertze ekonomikoaren bideari. Hala ere urtearen bukaeran enpleguak gora egin dezakeela ohartarazi du BBVAk.
Erredakzioa
2011. urterako aurreikusitako langabezia tasak okerrera egingo duela adierazi du gaur BBVAk. Urtea bukatzean langabezia % 20,8an kokatuko dela uste du banketxeak. Hala ere, Espainiako ekonomiak % 0,9 gora egingo duela mantendu du BBVAk.
''Situación España'' BBVAko txostenaren ondorioen arabera, 2012ko Barne Produktu Gordina % 1,6 haziko da. Datorren urteko langabezia tasa % 20,5ekoa izango dela dio dokumentuak, aurreikusitakoa baino datu txarragoa.
Ikerketaren arabera, Espainiak "oso motel" ekingo dio suspertze ekonomikoaren bideari. Hala ere urtearen bukaeran enpleguak gora egin dezakeela ohartarazi du BBVAk.
Hala ere, Gobernuak egindako aurreikuspenak baino okerragoak dira gaur BBVAk aurkeztu dituenak (Espainiako Gobernuak aurkeztutako aurreikuspenak: ekonomiaren hazkundea % 1,3koa izango da aurten, eta % 2,3koa datorren urtean).
Ezinbestekotzat jo du BBVAk finantza arloaren berregituraketa eta defizita murrizteko konpromisoei.
Greziak bizi duen egoera larriaz, BBVAk dio Europak "neurri zorrotzak" hartu beharko dituela.