Ekonomia -

Lan-istripua

59 urteko langile bat hil da Berrizeko lantegi batean

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gizona hilik topatu dute goizaldean, Industrias Gol lantegian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

59 urteko langile bat hil da gaur Berrizeko (Bizkaia) Industrias Gol lantegian. Biktima goizaldean aurkitu dute hilik bere lanpostuan, lurrean etzanda. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek langilearen heriotza baieztatu dute, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Komunikatu batean, enpresa-batzordeak "elkartasuna" adierazi die senideei eta langilearen lagunei. "Beharrezko duten guztian" laguntza eta babesa eskaini die enpresa-batzordeak. Era berean, gertatutakoa argitzeko ikerketa bat abian jartzea eskatu dute.

Gainera, lantegiaren aurrean elkarretaratzea egiteko deitu ditu langile guztiak, ostegunean 13:45etik 14:15era. Horrela, "lan-istripu guztiak salatu" nahi dituzte.

Aurten, Araban gutxienez bi lagun hil dira lan-istripuan, zazpi Bizkaian, sei Gipuzkoan eta lau Nafarroan, LAB sindikatuak deitoratu duenez. Biktima LAB sindikatuko kidea zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea