Ekonomia -
Ekonomia
Uvesco taldeak Ercoreca supermekatuak erosi ditu
Supermerkatuen sare bizkaitarrak 50 denda ditu eta 900 langile inguru. Operazioaren zenbatekoa ez dute jakitera eman eta Konpetentziaren Batzorde Nazionalaren oniritziaren zain dago.
Erredakzioa
Uvesco taldeak Ercoreca supermerkatu sarea erosiko duela iragarri du. Uvesco taldea BMk, Nettok eta Super Amarak osatzen dute. Bai Uvescok eta bai Ercorecak administrazio kontseiluak deitu dituzte operazioaren xehetasun guztien berri emateko.
Radio Euskadik jakitera eman duenez, supermerkatuen sare bizkaitarrak 110 milioi euro fakturatu zituen iaz. Empresa 1951ean sortu zuten eta 850 langile ditu, gehienak emakumezkoak eta mugagabeko kontratuarekin. Gaur egun, krisi ekonomikoaren ondorioak pairatzen ari da.
Erosketa operazioak Konpetentziaren Batzorde Nazionalaren oniritzia jaso behar du oraindik. Hala ere, Uvescok baldintza bat jarri dio Ercorecari: proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko berregituraketa egitea. Honi esker, Uvesco banaketa sektorearen buruan jarriko litzateke.
Uvesco Taldea Gipuzkoako eta Kantabriako bi enpresen bategitearen ondorioz sortu zen duela 18 urte. Iaz 465 milioi euro fakturatu zituen. Gaur egun, egoitza nagusia Irunen dago eta Euskadin, Nafarroan eta Kantabrian lan egiten dute. Guztira 141 denda eta 2.600 langile ditu.
Ercorecaren % 100eko erosketarekin, Uvescok lau marka ditu lanean eta ia 200 denda hiru erkidego autonomiekotan banatuta.