Ekonomia -
Emaitzak
CIE Automotivek 150 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 14 gehiago
Autogintzarako osagaiak ekoizten dituen enpresaren arabera, "emaitza oso onak" dira egoera makroekonomiko zaila eta sektorearen moteltzea kontuan hartuta.
Agentziak | Erredakzioa
CIE Automotive automobilgintzako enpresak 150 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2019ko ekainera bitartean, aurreko urtean baino % 14 gehiago, hain zuzen.
Enpresak, halaber, 1.702,4 milioi euroko salmentak egin ditu ekainera arte, 2018ko lehen seihilekoan baino % 9,7 gehiago, hain zuzen.
Bestalde, ustiapeneko emaitza gordina 308 milioi eurokoa izan da, % 11 gehiago, automobilgintza enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari astearte honetan jakinarazi dionez.
Jesus Maria Herrera CIE Automotiveko kontseilari delegatuaren esanetan, "emaitza oso onak" dira egoera makroekonomiko zaila eta sektorearen moteltzea kontuan hartuta.