Ekonomia -
Gasolina litroak % 2,53 egin du behera azken zazpi egunetan
Bitartean, gasolioak % 4,10 egin du behera eta litroa 1,241 eurotan kokatu da. Orain hiru aste bere salneurririk garestiena izan zuen gasolioak.
Erredakzioa
Gasolina litroak % 2,53 egin du behera azken zazpi egunetan, eta 1,346 eurotan kokatu da. Aurreko bost asteetan igoerak izan ditu gasolinak Espainian, Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariko datuen arabera. Bitartean, gasolioak % 4,10 egin du behera eta litroa 1,241 eurotan kokatu da. Orain hiru aste bere salneurririk garestiena izan zuen gasolioak.
Hala ere, urtea hasi zenetik gorakada handiak izan dituzte, bai gasolinak eta baita gasolioak ere: % 6,4 lehenengoak eta % 3,94 bigarrenak.
Iazko epe berdinekin alderatuz, gasolina 2010ean baino % 13,2 garestiagoa da eta gasolioa, berriz, % 12,5 igo da.
Gauzak horrela, 50 litroko gordailu bat betetzea 67,4 euro kostatzen ditu (orain astebete baino 2 euro gutxiago). Iazko datuekin alderatuz, gordailua betetzea 8 eurotan garestitu da.