Ekonomia -
Jaurlaritza eta Eudel
Soldata baxuak dituztenek gizarte-laguntzak jaso ahal izango dituzte
Berritasunik garrantzitsuena soldata baxuak dituzten pertsonei eragiten die, gutxienez 650 euro irabazten dituzten lagunek eskubidea izango dutelako gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko.
Erredakzioa
Gizarte larrialdietarako laguntzen inguruan Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak Eudelekin lortutako akordioari esker, soldata baxuak dituzten langileek, baina irabazien errenta bermea (RGI) gainditzen dituztenek, laguntza horiek jaso ahal izango dituzte, adierazi du Gema Zabaletak.
Berritasunik garrantzitsuena soldata baxuak dituzten pertsonei eragiten die, izan ere, gutxienez 650 euro irabazten dituzten lagunek ere eskubidea izango dute gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko.Gizarte-bazterkeria arintzeko egin beharreko gastu zehatzak edo apartekoak ordaintzeko nahikoa diru ez duten pertsonei ematen zaizkien laguntza ekonomikoak. dira gizarte larrialdietarako laguntzak (AES).
Bost mila lagunentzako mesedegarri izango direla dio Zabaleta sailburuak.