Ekonomia -

Lan-gatazka

M-22ko segurtasunerako 'beharrezko neurriak' hartuko ditu Herrizaingok

Ertzaintzaren lau sindikatuak atzo "negoziazioan" bertan behera uzten zituztela adierazi ostean Rodoldo Aresek emandako erantzuna da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu gelditzen diren kanpaina egunak eta, bereziki, hauteskundeak normaltasunez egiten direla bermatzeko.

Horren harira, Herrizaingo Saila harrituta agertu da atzo arratsaldeko lehen orduan Ertzaintzaren lau sindikatuak hedabideei luzatutako prentsa-oharra ikusita. Idatzi horretan, lau sindikatuak (ErNE, ESAN, SiPE eta EUSPEL) bateratuta agertu ziren, hamaikatxo bider egin duten bezala, negoziazioak beste behin bertan behera uzten zituztela adierazteko.

Ertzaintzaren lau sindikatuek iragarri dute presio-neurriak hartuko dituztela maiatzaren 22ko hauteskunde eguneko segurtasuna arriskuan jartze aldera. Adierazpen hauen harira, Eusko Jaurlaritzak argi utzi nahi die hiritarrei egun horretan segurtasuna ez dela inola ere arriskuan egongo.

Nolanahi ere, gauzarik harrigarriena prentsa-oharra bidali eta bi ordura egin zuten sindikatuek. Izan ere, Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen zuzendariari bigarren idatzi bat bidali zioten, 48 ordu baino lehen, negoziazioa xede zuen bilera bat izateko eskatuz.

Datorren maiatzaren 16an egin nahi zuten bilera, ordurako, aste honetan bertan sindikatuek egin berri dizkieten azken eskaerak aztertzeko denbora nahikoa izango baitzuten. Herrizaingo Sailak negoziaziorako proposamen berri bat aurkeztu nahi zien sindikatuei bilera horretan.

Hortaz, gaurkoan beste behin berretsi nahi du Ertzaintzako agente guztien onerako izango den akordio bat lortzeko hitz egin eta negoziatzeko prest dagoela adierazi du Herrizaingok. Hori bai, egun bizi duguna bezalako krisi ekonomiko batean Administrazioak erabili ditzakeen irizpideak kontuan izanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea