Ekonomia -

78.000 milioi euro

Euroguneak Portugalen erreskatea onartu du

Portugalen erreskatea onartu du EBk; 78.000 milioi euroko laguntza datozen hiru urteetarako, % 5,5eko interes tipoarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Finantza ministroek Portugali diruz laguntzeko finantza programa bat (78.000 milioi eurokoa) adostu dute gaur aho batez, EBk, Nazioarteko Diru Funtsak eta Portugalgo Gobernuak elkarrekin hitzartutako programa batean oinarrituta.

Erreskateak Portugalen finantzazio beharrak aseko ditu datozen hiru urteotan, eta Nazioarteko Diru Funtsak eta Europar Batasunak egun dituen bi tresnek (Euroguneko herriak erreskatatzeko funtsak eta EBko aurrekontuak bermatzeko funtsak) aurreratuko dute, erdizka.

Espainiako Gobernuaren iturriek komunikatu baten bidez baieztatu dutenez, Espainiak 3.247 milioi euro jarriko ditu, Europako Banku Zentralean duen pisuaren arabera kopuru hori jarri behar baitu.

Bertan jakinarazi dutenez, Finantza ministroen ustez, Portugali diru laguntza horiek emateak "Euroguneko eta Europar Batasun osoko egonkortasun finantzarioa bermatuko du".

Programa horrek hiru oinarri ditu: kontu publikoak onbideratzea, 2013rako defizita barne produktu gordinaren % 3ra murrizteko; egiturak erreformatzea, hazkunde ekonomikoa eta lan-merkatua suspertzeko; eta neurriak hartzea, finantza sektorea indartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea