Ekonomia -

Maila altu gorena

Aguirre, pozik EAEko zorrarentzat 'AA+' kalifikazioa mantendu delako

Standard & Poor's arriskuak neurtzeko agentziak "AA+" maila (maila altu-gorena) eman die berriro EAEko epe luzeko kredituei, baina etorkizun negatiboarekin, agentziak ohar batean iragarri duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia kontseilaria pozik dago EAEko zorrarentzat "AA+" kalifikazioa mantendu delako, eta berri horrek "gauzak ondo egiten" ari direla erakusten du.

Izan ere, Standard &' || 'amp; Poor''s arriskuak neurtzeko agentziak "AA+" maila (maila altu-gorena) eman die berriro EAEko epe luzeko kredituei, baina etorkizun negatiboarekin, agentziak ohar batean iragarri duenez.

Kontseilariak , "une zail honetan kalifikazioa mantentzea agentzien konfiantzaren islapena agerian uzten du ".

S&' || 'amp;P agentziaren arabera, maila honek, altuenen artean bigarrena, euskal ekonomiak duen autonomia, sistema publikoaren finantzazioaren "dibertsifikazio ona", islatzen ditu. Agentziak adierazi duenez EAEk du BPG per kapitarik handiena eta Estatukoa baino finantzazio egoera hobea du.

Agentziaren arabera, Eusko Jaurlaritzak finantzazioan autonomia du eta 2011-2013rako estatu mailan defizitaren inguruan adostutako helburuak betetzeko borondate politikoa duela azpimarratu du. Standard &' || 'amp; Poor''sek dioenez "aurrekontu orekatu batzuetara eta zorraren maila egonkor batzuetara itzultzeko dagoen ziurgabetasuna eta ekonomiaren hazkuntza geldoa" dela eta ezarri dute joera negatiboa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea