Ekonomia -

Batzorde Orokorra

Nafarroako Kutxak negoziaren zati bat Banca Civicaren esku utziko du

Batzorde Orokorraren 23 kidek horren alde bozkatu du eta bik, horren kontra. Erabaki horretatik at geratu dira Gizarte-Ekintzaren aktiboak eta pasiboak eta marka propioen titulartasuna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Kutxak Banca Civicaren esku utzi du negozioa, aurreikuspenek zioten moduan, eta gaur Iruñean egin den ez ohiko bilera batean berretsi den moduan. Hemendik aurrera soilik Gizarte Ekintzaren kudeaketari eta marka komertzialen jabetzari eutsiko dio eta Banca Civicaren esku geratuko da aktibo eta pasibo osoa, eta baita langileria osoa ere.

Proposamen honen bozketan, Batzorde Orokorraren 23k horren alde bozkatu du eta bik, horren kontra. Erabaki honetatik at geratu dira Gizarte-Ekintzaren aktiboak eta pasiboak eta marka propioen titulartasuna (tartean, izen komertzialak). Azken hauek erabiltzeko eskubidea Banca Civicari eman diote.

Halaber, Nafarroako Kutxak Estatutuen erreforma egiteko proposamena bidaliko dio Batzorde Nagusiak Nafarroako Gobernuari, jarduera finantzarioaren zeharkako ekitaldira moldatzeko.

"Nafarroako Kutxa ez da desagertuko" Jose Antonio Asiain Nafarroako Kutxako presidenteak Batzorde Nagusian azaldu duenez, "Caja Navarra ez da desagertuko eta ez du bere izaera galduko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea