Ekonomia -

Balantzea

Eroskik 93,2 milioi euro irabazi zituen 2010ean

Eroski Taldeak, aldiz, 2010ean 85,3 milioi euro galdu zituen, eta zenbaki gorritan dagoen hirugarren urtea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski Kooperatibak 93,2 milioi euro irabazi zituen iaz, 2009an baino % 9 gehiago. Jatorriko enpresak mozkinak izan arren, taldearen emaitzak kaskarrak dira, izan ere, 64 milioi euroko galerak izan dituzte; hala ere, 2009ko datuak baino % 7 hobeak dira.

Balore Merkatuen Batzorde Nazionalari bidalitako datuen arabera, aurtengo emaitza iazkoa baino % 12 txarragoa da. Izan ere, iaz 75,6 milioi euroko galera izan zuen Eroskik.

Agiri baten bidez, balore aktiboen hondatzeari zuzendutako 70,5 milioi euroko karga bat dela eta "baldintzatuta" egon direla azaldu du Eroski Taldeak.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidalitako datuek diotenez, taldearen negozioaren zenbateko garbia 7.377,9 milioi eurokoa izan da. Horrek urtetik urterako tasaren % 3ko atzeraldia suposatu du.

Eroskiren marka zuriari dagokionez, 2010ean produktu horien salmentak % 34 gora egin duela adierazi du enpresak.

Agustin Markaide Eroskiko presidenteak agiri batean jakitera eman duenez, "kontsumoaren beherakada egoera batean" finantza egonkortasuna lortu du Eroskik. Honen hitzetan, prezioen beherakadarekin jarraitzen dute eta ondorioz, euren etekinak murriztu egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea