Ekonomia -
Iruzurra Iruneko Haziendan
Jose Maria Bravoren aurkako ahozko epaiketa hastea adostu dute
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak egindako eskakizunak onartu ditu epaitegiak autoan. Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak osatzen dute akusazio partikularra.
Erredakzioa
Hiru akusaturen aurkako ahozko epaiketa erabaki du Iruneko Haziendaren auziko epaileak. Horrela Jose Maria Bravo bulegoaren zuzendari ohia, Rosa Cobos haren emaztea eta Pedro Atristain bazkidea epaitzea erabaki du magistratuak. Jose Lamy dekoratzailea, ostera, prozesutik kanpo uztea erabaki du.
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak egindako eskakizunak onartu ditu epaitegiak autoan. Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak osatzen dute akusazio partikularra.
Gipuzkoako Auzitegiak bista egiteko "eskumena" duela dio agiri judizialak.
Hiru auzipetuei egotzi dizkien delituak zerrendatu ditu epaileak autoan eta baita Fiskaltzak zein akusazio partikularrak eskatzen dituzten zigorrak ere.
Konkretuki, Bravorentzako 24 urteko espetxe-zigorra esaktzen du Ministerio Publikoak, Cobosentzako hamar urteko zigorra eta Atristainentzat urte eta erdiko kartzela.
Era berean, Bravok eta Cobosek Ogasunari 1,9 milioi euroko kalte-ordaina ordaindu behar izatea eskatzen du Ministerio Publikoak.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek 30 urteko espetxe-zigorra eskatu dute Bravorentzako, zortzi urte eta bost hilabete Rosa Cobosentzako eta bi urte Pedro Atristainentzat.