Ekonomia -

Aldaketa eta eguneratzeak

2020rako tasa eta zergetan % 1,1eko eguneratzea aplikatzea onetsi du Bilboko Udalak

Aldaketa eta eguneratze horietatik kanpo geratuko dira Bilbobus zerbitzuaren tasak.

Bilboko Udala. Argazkia: Juantxu Aberasuri
Bilboko Udala
Bilboko Udala. Argazkia: Juantxu Aberasuri

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak onetsi du % 1,1eko eguneratzea aplikatzea Udalaren 2020rako tasa eta zergetan. Gobernu Batzordeak onetsi du 2020rako udal tasa eta zergetarako proposamena, eta udal talde politiko guztiei azaldu die proposamena Ogasun Saileko zinegotzi Marta Ajuriak, eta, hala, hasiera eman zaio zuzenketak aurkezteko izapideari, Udalbatzak Ordenantza Fiskalaren Aldaketa onetsi aurreko eztabaidaren aurretik.

2020rako udal tasa eta zergetarako proposamenaren berritasun nagusiak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ), Gainbalioen gaineko Zergaren, eta Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren Zergaren inguruan datoz, bai eta Obra, Hirigintza Jardun eta beste Zerbitzu Tekniko batzuen Tasaren inguruan ere.

Ajuriaren esanetan, la propuesta "viene marcada por una contención de la carga fiscal" para los bilbaínos y plantea un 1,1 % de actualización con carácter general, que considera "razonable" y que permitirá "hacer frente a las necesidades" de los vecinos de la villa.

Ondasun Higiezinen Zergaren kasuan, ordenantza fiskalaren proposamenak batez besteko gehikuntza haztatu bat ezartzen du, % 1,1 orokorra baino txikiagoa. Zehazki, eguneratzea % 1,06 gehituz egingo da, nahiz erabilera guztien tasa orokorretan, nahiz hiriko eta landako bizitoki-erabileraren tasa gehituan.

Berritasun gisa, tasa bakarra ezartzen da, % 0,3koa, Ezaugarri Bereziekiko Ondasunetarako (Zabalgarbi zentral termikoa; AP-68 autobidea eta Bilboko Portua), eta, egoiliarren udal aparkalekuen kasuan, bizitoki-erabilerarako tasa orokorra aplikatuko da (% 0,1913), tipo berezitu gehituaren ordez (% 0,2416).

Gainera, bizitokien jabeak adinekoen egoitza batean sartu badituzte, bizitoki horiek salbuetsiak izango dira bizidunik gabeko higiezinetarako OHZaren % 25eko gainkargutik.

TAO

TAOren tarifei dagokienez, 2020an % 1,1 eguneratuko dira batez beste, eta udal zerbitzu telematikoen erabilera sustatzeko asmoz, ordenantzaren proposamenak % 50eko murrizketa ezarri du egoiliarren bereizgarriaren tarifan, alta-eskaera bitarteko telematikoen bidez aurkezten badute.

Aldaketarik ez

Azkenik, ez da aldaketarik izango 2020an Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren tarifetan, eta aldaketa tekniko batzuk eragingo zaizkio aplikatzeko orduan; halaber, ez da aldaketarik izango Udal merkatu eta merkatu txikien zerbitzuen tarifetan, edo Administrazioetako, organismoetako eta enpresa publikoetako langileen osasuna aztertzeko zerbitzuetan.

Halaber, ez da aldaketarik izango dokumentuak jaulki eta ematearen tasetan, ez eta hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek beren alde gauzatzen duten lurzoruaren, lurpearen edo lurgainaren erabilera pribatu edo aprobetxamendu bereziaren tarifetan, edo Udal Gordailu eta Biltegien aprobetxamenduaren tarifetan edo Udal Hilobietako emakiden aprobetxamenduen tarifetan.

Azkenik, aldaketa eta eguneratze horietatik kanpo geratuko dira Bilbobus zerbitzuaren tasak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bilbobus TAO Garraio publikoa gaur Zerga politika