Ekonomia -

Google

Lana bilatzeko Googleren zerbitzua ikertzen ari da Brusela

Antzeko beste zerbitzu batzuen kaltetan, AEBko konpainiak lana bilatzeko 'Google for Jobs' zerbitzuari mesede egiten ote dion ikertzen ari da Europar Batzordea.

Lana bilatzeko Googlen zerbitzua ikertzen ari da Bruselas
Lana bilatzeko Googlen zerbitzua ikertzen ari da Bruselas
Lana bilatzeko Googlen zerbitzua ikertzen ari da Bruselas

Agenziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google teknologia konpainia erraldoiak Google for Jobs lana bilatzeko bere zerbitzuari mesede egiten dion ala ez jakiteko ikerketa bat abiatu du Europar Batzordeak. Izan ere, bere lehiakideei kalte egiteaz gain, jokabide horrek AEBko enpresak menderatutako nagusitasun-posizioaren kasu berri bat ekarriko luke.

Margrethe Vestager Europako Lehiarako komisarioak astearte honetan Berlinen egindako bilera batean baieztatu duenez, Europar Batzordea enpresa estatubatuarraren tresna hori aztertzen ari da. Alabaina, honakoa ez da Google ikertzen duten lehen aldia, prezioak alderatzeko Google Shopping zerbitzuari mesede egitea egotzita zigorra ezarri baitzioten.

“Konpainia horren beste zerbitzu batzuekin gauza bera gertatu ote den aztertzen ari gara orain, tartean Google for Jobs izenez ezagutzen den lana bilatzeko zerbitzua”, esan du Vestagerrek.

Lehia komisarioak milioi askoko hiru zigor ezarri dizkio Googleri azken urteetan.

Lehen zigorra (2.424 milioi euro), Google Shopping zerbitzuari mesede egiteagatik ezarri zioten, bigarrena (4.343 milioi euro), iaz ezarri zioten, bere bilatzailearen domeinu posizioa indartzeko Android sistema eragilea erabiltzeagatik, eta, hirugarrena (1.490 milioi euro), martxoan ezarri zioten, bere AdSense for Search zerbitzuarekin publizitate-merkatuan bere nagusitasun-posizioa baliatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Google albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak