Ekonomia -
Gobernu Kontseilua
Klima-aldaketaren euskal Legearen proiektua onartu du Jaurlaritzak
Dokumentuak bide berriak zabaltzen dituzten ardatzak jasotzen ditu: CO2 isurketen Gutxitzea eta Klima-aldaketaren ondorioetara Egokitzea.
Erredakzioa
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran Klima-aldaketaren Euskal legearen aurreproiektua onartu du. Espainia mailan aitzindaria den dokumentu horrek administrazio publikoek ingurumen eta klima aldagarriak euren sektore arteko Planetan sartu ditzaten printzipio eta orientazioak biltzen ditu. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua den Pilar Unzaluk aurkeztu duen aurreproiektua, klimaren inguruan Espainian dagoen lehen dokumentu arauemaile da; Europan berriz, Eskoziakoa da ezagutzen den esperientzia bakarra.
Dokumentu xume eta laburra da, 35 artikulukoa, eta bide berriak zabaltzen dituzten ardatzak jasotzen ditu: CO2 isurketen Gutxitzea eta Klima aldaketaren ondorioetara Egokitzea.
Administrazio publikoek -enpresa pribatuak dagoeneko egiten ari diren moduan- euren sektore plan guztietan klimaren eta ingurumenaren aldagarriak kontuan har ditzaten printzipio eta orientazioak finkatzen ditu aurreproiektuak, garraioan, etxebizitzan, ingurumenean, industrian, hezkuntzan, berrikuntzan, lurralde planifikazioan edo urbanistikoetan, etabar.
Aldagarri klimatikoa, administrazioaren egunerokoan kontuan har dadin da helburua, karbono gutxiko teknologien erabilera bultzatu, formakuntza handitu eta klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa handitu dadin. Finean, kontsumorako ohiturak aldatu daitezen nahi da.