Ekonomia -
Lan-gatazka
Metro Bilbaok zerbitzuen % 67 eskaini ditu lehen lanuztean
06:30etik 08:30era izan da lehenengo lanuztea, eta hurrengoa 18:30etik 20:30era izango da. Langileen % 40 soilik ariko da lanean, soldata murrizketa eta lan-baldintzak okertuko dituztela salatzeko.
Erredakzioa
Bilboko Metroan lan-uzteak dituzte gaur soldata murrizketa eta lan-baldintzak okertuko dituztela salatzeko. Bi orduko bi lan-uzte egingo dituzte gaur 06:30etik 08:30era eta 18:30etik 20:30era. Ordu horietan langileen % 40ko zerbitzu minimoak ezarri dituzte, baina azkenean % 67koak eman dituzte.
Bitartekariaren txostenak ez du metroko gatazka konpontzeko balio izan eta lau orduko lanuzteak mantendu egin dira. Zuzendaritzak eta sindikatuek elkarrenganakako konfiantza galduta dute, eta ez dira ados jartzen hainbat arlotan, baimen kontuetan eta lantaldearen tamainan esaterako.
Bitartekariaren txostenean soldata masaren kopurua jaitsi beharra aipatzen da, besteak beste. Sindikatuen esanetan, ordea, langileek % 5eko jaitsiera onartu zuten, baina Zuzendaritzak % 50 igo ditu bereak. Zuzendaritzak, berriz, sindikatuen jarrerari bota dio lan-uzteen errua.
Lan-uzteak ELA, CC. OO., UGT, LAB, CIM eta ESK sindikatuek deitu dituzte. Ekainaren baterako eta zortzirako ere lanuzteak daude deituta.
Bilboko Metroaren webgunean ikusgai daude geltoki bakoitzetik noiz pasatuko den trena.