Ekonomia -
DSK auzia
Frantziako Ekonomia ministroak NDF zuzentzeko hautagaitza aurkeztu du
Christine Lagardek Dominique Strauss-Kahn ordezkatuko luke. Europako Batzordeak babestu egin du haren hautagaitza.
Erredakzioa
Christine Lagarde Frantziako Ekonomia eta Finantza minitroak hautagaitza aurkeztu du Dominique Strauss-Kahnen ordez Nazioarteko Diru Funtsako burua izateko.
Prentsaurrekoan, Lagardek adierazi du "hausnarketa" egin duela eta ekarpen moduan "abokatu, enpresaburu eta ministro" bezala duen esperientzia emango duela.
Bere esanetan, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen eta Francois Fillon lehen mininistroaren babesa jaso eta gero hartu du erabakia.
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak ere "babes osoa" erakutsi dio Lagarderen hautagaitzari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea