Ekonomia -

Aurreikuspen ekonomikoa

NBEk hazkundearen aurreikuspena igo eta 2011rako % 3an kokatu du

Nazio Batuen arabera, "Asiako eta Latinoamerikako ekonomia handiek susperraldi ekonomikoaren buru izaten jarraituko dute, Txinakoa eta Brasilgoa bereziki".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko ekonomiak % 3,3 egingo du gora aurten, eta 2012an % 3,6ko hazkunde indizea izango da, Nazio Batuen Erakundeak aurreratutako datuen arabera.

Halaber, NBEren ustez, hazkunde hori garapen bideko herrialdeen eskutik etorriko da.

"Asiako eta Latinoamerikako ekonomia handiek, batez ere Txinak eta Brasilek, gidatuko dute nazioarteko hazkundea; dena den, herri horietako hazkundea moteltzen ari da, salneurrien gorakada eta inflazioa direla eta, NBEko Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Analisi Sailak jakinarazi duenez.

Espainian

Bestalde, Espainiak behar dituen erreformak Greziak edo Portugalek behar dituztenak baino errazagoak dira, baina langabezia-tasa handiak eta austeritate neurriek suspertzea zaildu ahal dute.

"Austeritate neurriek eta langabezia-tasa altuak, batez ere, gazteen artean, arazo asko eragingo ditu Espainian suspertze ekonomikoa lortzeko", esan du NBEk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea