Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Lehen espedientea EAEn, erretzen uzteagatik

Zigortu aurretik, ohartarazi egin zuten, tabakoaren kontsumoa onartzeagatik, baina bezeroek erretzea baimentzen jarraitu zuen jabeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak lehen zehapen-espedientea zabalduko dio taberna bati EAEko tabakoaren aurkako legea behin eta berriro urratzeagatik, Celina Pereda Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako zuzendariaren hitzetan.

Peredak EAEn tabakoaren aurkako legeak duen jarraipenari buruzko datuak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean.

Droga Gaietako zuzendariaren esanetan, araudia betetzen ari da, maila handi batean; EAEn, Estatuan bezala, debekatu dago taberna eta jatetxeetan erretzea.

“Salbuespen gisa”, zortzi taberna eta jatetxe ohartarazi dituzte legea urratzeagatik, batez ere udaltzaingoek eta kontsumitzaileen elkarteek jarritako salaketei esker.

Dena den, zehapen-espediente bakarra zabalduko dute, Peredak jakinarazi duenez; izan ere, EAEko 16.000 taberna eta jatetxeetatik bakarrak urratu du legea behin eta berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea