Ekonomia -

Erasoak Saudi Arabian

Petrolio gordinaren prezioa % 14 igo da Aramco enpresaren aurkako erasoek eraginda

Asteburu honetan Saudi Arabiako petrolio enpresak jasotako erasoen ostean, mundu mailako hornikuntzak % 5 egin du behera, eta Brent petrolio upelaren prezioak 69 dolarrak gainditu ditu.

Aramco petrolio-enpresaren instalazioak Saudi Arabian. Argazkia: EFE
Aramco petrolio-enpresaren instalazioak Saudi Arabian
Saudi Arabiako petrolio enpresak jasotako erasoak Iranek egin dituela dio AEBak

2:57

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europan erreferentzia den Brent petrolio upelen prezioa % 13,88 igo da astelehen honetan, merkatu operazioetan; horrenbestez, upelaren prezioa 69,02 dolarretan kokatu da, asteburu honetan Saudi Arabiako Aramco petrolio-enpresaren aurkako erasoak eraginda. Halaber, mundu mailako hornikuntzak % 5 egin du behera eraso horien ostean.

Bestalde, Texas petrolio upelen prezioa (erreferentzia, AEBn) % 13,5 hazi da, 62,1 dolarreraino.

Aramco estatuko petrolio-enpresak hamar dronen erasoa jasan zuela jakinarazi zuen Riadek larunbatean. Eraso horietan inor ez zen zauritu.

Donald Trumpek AEBko Erreserba Estrategikoen petrolio liberalizazioa agindu du merkatua egonkortzeko; hala ere, oraindik ez du zehaztu zenbat upel liberalizatuko dituen.

"Saudi Arabiari egindako erasoen ondorioz, Petrolio Erreserba Estrategikoen liberalizazioa agindu dut petrolioaren prezioaren igoera saihesteko eta merkatuak behar bezala hornitzen jarraitzeko", esan du AEBko presidenteak Twitterren.

Bestalde, Rick Perry Energia idazkariak Nazioarteko Energi Agentziarekin lankidetzan merkatuak hornitzeko "ekimen kolektiboa" abiatu du. Trump presidenteak egindako iragarkiaren harira, Perryk zehaztu du oraindik "goiz" dela jakiteko beharrezkoa izango den gauzatzea Erreserbako petrolioaren liberalizazio hori.

Hego Koreak ere erreserba estrategikoetako petrolioa liberalizatzeko aukera aztertzen ari dela esan du, baldin eta petrolio inportazioaren egoerak txarrera egiten badu.

Ataque a la petrolera Aramco

 Aramco enpresaren aurkako erasoak. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Petrolioa Donald Trump Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?