Ekonomia -

Ordezkagune

Hezkuntzako ordezkapenen online plataformaren 'arazo larriak' salatu dituzte

ELAk eta LABek uste dute ikasturte hasiera "kaotikoa" izaten ari dela ikasgeletan irakasleak falta direlako, Jaurlaritzaren "aurreikuspen falta handiarengatik".

Ordezkagune.
Ordezkagune.
Ordezkagune.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek salatu dute "arazo larriak" ari dela eragiten EAEko hezkuntza sare publikoko irakasleen ordezkapenak kudeatzeko online plataforma, Ordezkagune deitzen dena, baina Jaurlaritzak erantzun du disfuntzio txikiak izan direla eta "normala" dela "hasieran gauza guztiekin gertatzen den moduan".

Bi sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Gasteizen, ikasturte hasiera "kaotikoa" izaten ari delako. Jokin Zubiria LABen ordezkariak esan du ikasgeletan irakasleak falta direla Jaurlaritzaren "aurreikuspen falta handiarengatik".

Azaldu duenez, "lanpostu asko ez dituzte esleitzen behar den moduan", eta oraindik ordezkapen asko argitu gabe daude ikasturtea hasi bada ere.

Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak erantzun du online plataforma berriak "gardentasun eta kudeaketa eraginkortasun handiagoa" eskaintzen duela, baina "arazo txiki batzuk" izan direla, "hasieran gauza guztiekin gertatzen den moduan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024