Ekonomia -

Prezioen bilakaera

KPI hiru hamarren jaitsi da maiatzean

Inflazio tasa baretu egin da eta eta % 3,5ean kokatu da. Erregaien prezioen jaitsierak eragin nabarmena izan du emaitza horretan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inflazio tasa baretu egin da maiatzean eta % 3,5ean kokatu da. Apirileko datuekin alderatuz KPI hiru hamarren jaitsi da eta ondorioz, 2010eko abuztuaz geroztik izan duen goranzko joera horri buelta eman dio, hala adierazten dute Estatuko Estatistika Institutuak aurreratutako&' || 'nbsp; datuek.

Estatistika Institutuaren arabera, erregaien eta antolatutako bidaien prezioen jaitsierak eragin dute KPIren beheranzko joeran.

Aurreratutako KPI harmonizatuaren arabera, berriz, urtetik urterako inflazioa % 3,4an kokatu da maiatzean, apirilean baino hamarren bat beherago.

Maiatzeko KPIren behin betiko datuak ekainaren 14an ezagutuko dira.

Gaur aurreratutako datuek prezioek orain zortzi hilabete hasitako gorakada moteldu dutela adierazten dute. 2010eko abuztuan inflazio tasa % 1,8an zegoen eta % 3,8a arte igo zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea