Ekonomia -

PROTESTA

Manifestazioa egin dute Iruñean Imanol Salinas sindikalistaren zigorra salatzeko

21 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten maiatzean LABeko kideari, Iruñeko La Sangiovesa jatetxean egindako protesta bategatik. Helegitea jarri eta ebazpenaren zain dira orain.

Sarasate pasealekuan amaitu zen manifestazioa. Argazkia: Nafarroako LAB Twitterren
Sarasate pasealekuan amaitu zen manifestazioa.
Sarasate pasealekuan amaitu zen manifestazioa. Argazkia: Nafarroako LAB Twitterren

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila pertsona inguruk parte hartu zuten atzo Iruñean, Imanol Salinas LABeko sindikalistaren aldeko manifestazioan. Aurtengo maiatzean, 21 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2018an Iruñeko La Sangiovesa jatetxean lan prekarietatearen kontrako protesta bat egiteagatik.

Ekainean epaiari errekurtsoa jarri zion sindikatu abertzaleak eta Nafarroako Auzitegia kasua aztertzen ari da irailaren 13tik. Beraz, ebazpena laster kaleratzea espero dute.

Imanol Karrera Nafarroako LABeko bozeramaileak komunikabideen aurrean salatu zuenez " lotsagarria da Imanol Salinas kartzelaratzea, laneko protesta batean megafono batekin aritzeagatik". "Ez dugu Imanol Salinasen absoluzioa baino onartuko" gehitu zuen.

Iruñeko kale nagusiak zeharkatu zituen manifestazioak "Borroka sindikala aurrera. Imanol libre eta gurekin" lelopean, "borroka sindikala ez delako delitua, bihar ere borroka horrekin aurrera jarraituko dugu" adierazi zuen Karrerak.

Azken bi asteotan mobilizazio andana egin dituzte kasua salatzeko. Irailaren 17an, adibidez, LABeko zortzi sindikalista Nafarroako Legebiltzarraren atarian kateatu ziren, Imanol Salinasen espetxeratzea salatzeko.

LAB Nafarroako Parlamentuan kateatu da Imanol Salinasen kartzelaratzea salatzeko
LAB Nafarroako Parlamentuan kateatu da Imanol Salinasen kartzelaratzea salatzeko
LAB Nafarroako Parlamentuan kateatu da Imanol Salinasen kartzelaratzea salatzeko

1:43
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa LAB Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak