Ekonomia -

Espainian

Inflazioa % 0,1era arte moteldu egin da irailean

Elektrizitatearen prezioek jasandako beherakadak eraginda jaitsi da inflazioa, 2018an gora egin ostean.

Elektrizitate dorrea. Argazkia: pexels.com
Elektrizitate dorrea
Elektrizitate dorrea. Argazkia: pexels.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,1 egin zuen gora irailean, abuztuan baino bi hamarren gutxiago; azken hiru urteotako igoerarik txikiena izan du.

Estatistika Institutu Nazionalak astelehen honetan ezagutzera eman dituen adierazle aurreratuaren datuen arabera, elektrizitatearen prezioek jasandako beherakadak eraginda jaitsi da inflazioa, 2018an elektrizitatearen prezioak gora egin baitzuen.

Hilabeteko prezioen garapenari dagokionez, abuztukoekin alderatuta, bere horretan geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elektrizitatea