Ekonomia -

Lan-gatazka

Navalek beste ontzi bat egin lezake, baina lan erregulazioa eten barik

Kontratu berri horrek ez luke lan erregulazioko txostenean eraginik izango, zuzendaritzaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko ontziolako zuzendaritza beste ontzi bat egiteko kontratua negoziatzen ari da eta elkarrizketak "bide egokitik doaz", ontziolaren ordezkariek enpresa batzordeari jakinarazi diotenez.

Ontzi berria Halul Offshore Services Company Qatarreko enpresarentzat da; urpean prospekzioak egiteko erabiliko dute.

Hala ere, kontratua "ez dago itxita", baina negoziazioa "ondo doa", zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Dena dela, kontratu berri horrek ez luke eraginik izango enpresaren lan-erregulazioko txostenean. Joan den astean iragarri zuen zuzendaritzak lanpostu kopurua murrizteko plana, eta "oraindik ere langile batzuk sobran daude" enpresaren ustez, sindikatuek esan dutenez.

Enpresa batzordea eta Navaleko zuzendaritza gaur bildu dira, lan erregulazioko txostena negoziatzen jarraitzeko eta 50 urte baino gutxiago dituzten 24 langile enpresan beste lanpostu batzuetan kokatzeko.

Sindikatuen arabera, enpresak langile horiek beste zeregin baten jartzea onartu du; hartara, lan-erregulazio txostenak 126 langile hartuko ditu "azkenean".

Langile horiek guztiek 50 urte baino gehiago dituzte, eta baliteke aurre-erretiroa hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea