Ekonomia -

Ibilgailuen azterketa tekniko

EAEk gasolinazko autoentzako Estatuko IAT tarifarik garestiena dauka

% 2,3 hazi dira EAEn aztertutako tarifak: gasolina, diesel eta motozikletak.

IATren tarifa EAEn 44,48 eurokoa da. Artxiboko argazkia: Eusko Jaurlaritza
Ibilgailuen azterketa teknikorako gunea EAEn
IATren tarifa EAEn 44,48 eurokoa da. Artxiboko argazkia: Eusko Jaurlaritza

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk gasolinazko autoentzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) Estatuko tarifarik garestiena dauka, 44,48 eurokoa, Facua kontsumitzaileen defentsarako elkartearen ikerketa baten datuen arabera.

Gasolinazko autoetan % 74,4 aldea dago erkidegoen artean; dieselezkoetan, berriz, alde hori % 98,8ra heltzen da.

Erkidego guztien arteko batez bestekoa 35,44 eurokoa da gasolinazko autoentzat, eta 42,11 eurokoa dieseleko autoentzat. Tarifa horretan % 21eko BEZa sartuta dago.

Euskadiren atzetik Kantabria (41,95 euro) eta Madril (40,37 euro) daude.

Gasolinazko autoentzako tarifarik merkeenak, berriz, Andaluzian (26,19 euro 1.600 zentimetro kubiko baino gutxiagoko autoentzat eta 35,40 euro gainerakoentzat), Murtzian (26,40 euro Alcantarillako Gobernuaren gunean) eta Extremaduran (28,39 euro Administrazioaren menpeko guneetan) daude.

EAErekin batera, Aragoi, Ceuta eta Melilla dira gasolina, diesel eta motozikleten tarifetan gorakada handiena izan dutenak, % 2,3 igo baitira tarifak erkidego horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa