Ekonomia -
Iturrateren dimisioaren ostean
Jose Ramon Zarate Sprilurreko zuzendari nagusi berria izango da
Zuzendari nagusi berria Sestaon jaio zen, industri igeniaria da eta 20 urteko eskarmentua du enpresa pribatuetako lanpostuetan. Jose Manuel Iturratek maiatzean aurkeztu zuen dimisioa.
Erredakzioa
Jose Ramon Zarate Sprilurreko Administrazio-kontseiluko zuzendari nagusi berria izendatu dute gaur, Jose Manuel Iturrate ordezkatzeko. Iturratek maiatzean aurkeztu zuen bere dimisioa, "lan-bateraezintasun" posible batengatik, izan ere, Naval ontziolan parte hartzen ari zen elkarte baten bidez.
Sprilurrek komunikatu baten bidez jakitera eman duenez, zuzendari nagusi berria Sestaon jaio zen, industri igeniaria da eta 20 urteko eskarmentua du enpresa pribatuetako lanpostuetan.
Automobilgintza enpresak hornitzeko sektore metalurgikoko 300 langileko enpresa bat zuzendu du Zaratek azken zortzi urteetan. Lehenago aholkularitza esparruko enpresa batean lanean eman ditu Jose Ramon Zaratek beste 12 urte.
Era berean, Sprilurreko Zuzendaritzan eta SPRIko Azpiegituren Zuzendaritzaordean bi urteko kudeaketa "arrakastatsua" izan ostean, Jose Manuel Iturratek bere kargua utzi zuen iragan maiatzean.
Bi urte horietan VIAP (Vitoria Industrial Air Park) eta Barakaldoko Burtzeña Enpresa Parkea bezalako proiektu "estrategikoak martxan jarri" ditu Jose Manuel Iturratek.