Ekonomia -

Ministerioaren datuak

Langabezia % 3,14 jaitsi da EAEn eta % 2,32 Nafarroan

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du azken datuak "oso onak" direla. Espainian % 1,87 jaitsi da langabezia-tasa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak % 3,14 egin zuen behera maiatzean EAEn aurreko hilabetearen aldean eta beherakada % 2,32koa izan zen Nafarroako Foru Erkidegoan, Lan Ministerioak gaur zabaldu dituen datuetan agertzen denez.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 148.347 langabe zenbatu zituzten maiatzean, apirilean baino 4.808 gutxiago. Hala ere, azken hamabi hilabeteetan langabeziak % 14,42 egin du gora, izan ere, 18.699 pertsona gehiago daude langabezian aurreko urtean baino.

Nafarroari dagokionez, 1.018 langabe gutxiago zenbatu zituzten maiatzean, hau da, langabezia-tasak % 2,32 egin zuen behera eta guztira 42.772 langabe daude Foru Erkidegoan.

Espainian ere, behera

Langabeziak behera egin du bigarren hilabetez jarraian Espainian. Maiatzean apirilean baino 79.701 langabe gutxiago zenbatu zituzten eta langabezia-tasak % 1,87 egin zuen behera hilabete batetik bestera, eta guztira 4.189.659 dira Espainian dauden langabeak.

Azken hilabeteotako beherakadak beherakada, azken urtean langabeziak % 3,04 egin du gora, eta duela 12 hilabete baino 123.457 langabe gehiago daude, Lan eta Immigrazio Ministerioak gaur jakitera eman duenez.

Confebask

Eduardo Arechaga Confebasken Ekonomia Saileko zuzendariak adierazi du maiatzeko langabezia datuek baieztatu egiten dutela lan merkatua "egonkortzen" ari dela eta "okerrena pasa" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia