Ekonomia -

Afari batean

Patxi Lopez enpresari alemanen talde batekin bilduko da gauean

Lehendakariarekin batera, Cebek, Adegi eta SEA Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako patronaletako arduradun nagusiak ere izango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria Iparraldeko Renania-Westfaliako Enpresarien Elkartearekin bilduko da gauean Euskadiko eta Alemaniako lurralde horretako eredu industrialen inguruan aritzeko. Iparraldeko Renania-Wstfaliak "industria-ibilbide luzea du", Eusko Jaurlaritzak aditzera emandakoaren arabera.

Lehendakariaz gain, bilera horretan izango dira baita Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Miguel Lazpiur Confebaskeko presidentea, Dietmar Meder elkarteko kidea eta Dusseldorfeko Mercedes furgoneten lantegiko Giza Baliabideen zuzendaria, eta Emilio Titos multinazional horretako Gasteizko lantegiko zuzendari nagusia.

Gaueko afarian 30 pertsonatik gora izango dira, 20 inguru Alemaniako ordezkaritzakoak. Euskal ordezkarien artean, Cebek, Adegi eta SEA hiru lurraldeetako patronaletako arduradun nagusiak joango dira.

Jaurlaritzak industria bultzatzeko duen estrategia eta Euskadik Alemaniako enpresentzat eskaintzen dituen "baldintza erakargarriak" azalduko dituzte euskal agintariek.

Alemania: bigarren bezerorik garrantzitsuenaEuskal Exekutiboan emandako datuen arabera, Euskadirekin "merkataritza loturak" dituen bigarren herrialde garrantzitsuena da Alemania: euskal enpresen esportazioen % 13,8 Alemaniara egiten dira eta inportazioen % 10,8 bertatik dator.

Gainera, EAEn atzerritik egiten diren inbertsioen % 34 alemaniar jatorria dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea