Ekonomia -
Langabezia datuak
Zabaletak dio langabeen kopuruak "larria" izaten jarraitzen duela
Langabeziaren datuek EAEko ekonomia suspertzen ari dela berresten dutela adierazi du Lan eta Gizarte Gaien sailburuak, baina "zuhurtzia" mantentzeko eta "euforian" ez erortzeko deia egin du.
Erredakzioa
Langabeen kopurua jaitsi izanal EAEko ekonomia "susperraldi moteleko bidean" sartuta dagoela berresten duela iritzi dio Gemma Zabaleta Jaurlaritzako Lan eta Gizarte gaien sailburuak, baina euforian ez erortzeko deia egin du langabezia datuak oraindik "larria" izaten jarraitzen duelako. Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera maiatzean apirilean baino 4.808 langabe gutxiago erregistratu dira EAEn. Gemma Zabaletak datuak aurreko hilabeteak baino hobeak direla onartu du, baina langabeen kopuruak "larria" izaten jarraitzen duela azpimarratu du. Une honetan, EAEn 148.347 pertsona daude enplegurik gabe.
Horrexegatik, zuhurtzia mantendu behar dela esan du, "langabeziaren datuek gora egiten dutenean katastrofismorik egin behar ez den bezala, gaurkoa bezalako datu bat dagoenean ez da euforian erori behar", erantsi du.