Ekonomia -

Pepinoen krisia

EBk neurrigabetzat jo du Errusiak Europako barazkiei ezarritako betoa

Europako Batzordeak gutun bat bidaliko die berehala Errusiako agintariei, azalpenak eskatzeko eta betoa bertan behera uztea eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak "neurrigabetzat" jo du Errusiak, E. coli bakterioaren krisiaren ondorioz, Europar Batasuneko barazki freskoak inportatzea debekatu izana,.

"Errusiaren erabakia neurrigabea eta onartezina" da, Frederic Vincent EBko Osasun bozeramailearen esanetan. Europako Batzordeak gutun bat bidaliko die berehala Errusiako agintariei, azalpenak eskatzeko eta betoa bertan behera uztea eskatzeko.

EBtik Errusiara esportatzen diren barazki freskoen balioa 600 milioi eurokoa da, esportazio guztien laurden bat, Bruselak emandako datuen arabera. Espainia, Frantzia, Alemania eta Polonia dira esportatzaile nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea