Ekonomia -

Finantza krisia

Gobernuak bankuetako zuzendarien soldatak mugatzeko araua onartu du

Laguntza publikoak jasotzen dituzten bankuetako zuzendaritza taldeetako kideen soldatak arautzeko baimena eman dio Gobernuak Espainiako Bankuari, errege dekretu bidez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak laguntza publikoak jasotzen dituzten bankuen eta aurrezki-kutxen baliabideen inguruko errege dekretu bat onartu du gaur; besteak beste, gordailuak zigortzea onartzen du eta zuzendarien soldata altuak mugatzen ditu.

Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen ministrordeak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, bankuen zenbait produkturen gaineko kontrola izateko onartu dute dekretua; izan ere, produktu horiek finantza krisiaren atzean daude.

Rubalcabaren hitzetan, Espainiako Bankuak laguntza publikoak jasotzen dituzten bankuetako zuzendarien soldatak arautzeko baimena izango du. Halaber, bankuek ordaintzen dituzten pizgarriak zainduko dituzte, espekulazioa saihesteko.

Bestalde, Rubalcabaren esanetan, lege dekretu horren bitartez "pasiboaren gerra" gelditu nahi dute, gordailuetan interes altuegiak eskaintzen dituzte bankuak zigortzeko, azkenean "kreditu garestiagoak" izaten baitira guztiontzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea